XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur prakadunoi esan nai genizueke zerbait.

YAKIN oraiñartean apaizgaiona izan dugu, baiña zuei ere ateak iriki bear dizkizuegu.

Ba-da gure aldizkari ontan filosofia ta teologirik; ta ekonomia, mediku-jakintza, lege-jakintza, ta gaiñerakoak?.

Jakintza DENA bear du euskerak, biziko bada.

Atozte guziok, jakintza au osatzera.

Jainkoarren, jakintza-alor oparo ontan ez duzutela lan egin esateko eskubiderik ez dezagula izan praille-apaizok.

Zuen erantzunen zai gauzkazute.

Agur eta laisterrarte.